Zumaiako Triatloi Taldea
www.zumaiakott.net
Iñaki Gabarain Salaberria

Kirol Emaitzak

2012/V/17  Letaginak zorrozten
Gaur deskantsu eguna, bizikleta garbitu eta puntuan jartzeko aprobetxatuko dut. Astea osoa nahiko suabea egin dut, asteartean bakarrik sartu nuen kalitate pixka bat eta sentsazioak nahiko onak izan ziren. Aste honetako helburu bakarra larunbatean indartsu egotea da, Bilbon hortzak zorroztuta ateratzea. Aipatu nuen bezala bizikletako ibilbidea gustatu zitzaidan eta Arrigorriagako 2. Postuaren ondoren gogotsu nago Bilboko triatloirako. Pena, badirudiela eguraldia ez dugula lagun izango, ea gutxienez euri asko ez digun egiten… Gainontzean ongi sentitzen naiz eta jende oso ona irteeran izango den arren aurreneko 10en barruan egon nahiko nuke, edo lehia horretan gutxienez. Nire helburua, igeri txukun  bat egin, bizikleta on bat eta korrika 1h25’-tik jaistea da. Behin ere ez dut lortu 20km-tan km-a 4-tik jaistea, ea Bilbon lortzen dudan!


Jarri nirekin harremanetan:
gabarain@zumaiakott.net
  Eskerrik  asko  PEARL!
twitter
Asteko entrenamentuak  (M14-M20)
Astelehena I  15' teknika
Asteartea I  40' 1x400 (6') 3x200(3'/15) 8x50 5x100(1'25"/15")
K 40' 2x1Km (Fi-Ie)
Asteazkena B 1h15' suabe
K 10' Fd
Osteguna deskantso
Ostirala B 1h15' suabe
Larunbata Bilboko triatloia
Igandea B 2h  (Fd)

                         

web hosting

2012/V/6  Bermeon eta Bilbon
Atzo Bermeoko triatloian izan nintzen eta nahiko gustura aritu nintzen. Ura nahiko hotza dagoenez oraindik, normala, egiten ari den eguraldiarekin, ia berotu gabe irten nintzen eta igeri ez nuen sentsazio oso onekin egin baina hala ere nire lekuan irten nuen. Ondoren bizikletan bakarrik alde egiten saiatu nintzen eta ondoren korrika aurreko ahalegina ordaindu nuen. Baina etxera nahiko gustura itzuli nintzen.

Gaur Bilbon egon naiz bertako triatloiko bizikletako zirkuitua ikusten eta asko gustatu zait. Uretatik irten orduko aldapatxo bat dago eta ondoren 20Km inguru ordekak dira zertxobait gora eginez. Ondoren Biberoetako igoera dago eta oso gogorra ez den arren luzea egiten da, gainera igoera amaitutakoan 3km inguruko ordeka dago beherantz hasi aurretik, igoera honi neurria ongi hartzea garrantzitsua izango da. Ondoren Artxandako igoera dago, hau laburragoa da eta gero beste itzuli bat egiten da bina bigarrengoan ez da Artxanda igotzen. Biberoetako bi igoeretan neurria hartzean egon daiteke gakoa hemendik bi astetara. Ni nahiko baikor nago momentuz, ea bi aste hauetan sentsazio onak ditudan, gogotsu nago Bilbo polit bat egiteko…

2012/IV/31 Lehen  triatloia prestatzen
Lehengo asteko 2. postua indarra eman dit eta, aste oso lasaia egin ostean herenegun eta atzo gustora eta eta sentsazio onekin entrenatu dut. Gaur lasai ibili naiz eta biar intentsitate pixkat sartuko dut ondoren larunbata bitartean lasai ibiltzeko. Egia esan hemendik aurrera entrenamentu gehienak nahiko lasaiak egiteko intentzioa dut, egin beharrekoak eginda egoteko garaia da, orain arte egin ez dena hemnedik aurrera egitea kalterako izan baidaiteke.

2012/IV/22     AZPITXAPELDUN

Badirudi aste lasai lasai lasaia egiteak eman duela bere fruitu, atzo Arrigorriagan, Duatloi luzean Euskadiko txapelketan 2. postua lortu bainuen. Aste osoa erdi neke sentsazioekin pasa ostean lasterketa sentsazio nahiko onak izan nituen eta, betiko estrategia erabiliz, 1. partziala gehiegi fortzatu gabe, bigarrena, bizikletan, tope eta azkena sufrituz 2. postua eta oso gustura, bai lasterketa eta baita emaitzarekin ere.

2012/IV/22  Arrigorriagako lasterketaren kronika

Arrigorriagako lasterketaren aurreko momentuetatik hasiko naiz kronika hau egiten.

Niretzat lasterketaren atarikoa bezperako afarian hasten da. Nahiz eta aurreko astean entrenamenduak askoz suabeagoak izan gainontzeko gauzak nahiko normal egiten ditut bezperako afari-arte.

Bezperako afaria, eguneroko ohiturari jarraituz, 20:30 inguruan, entsalada nahasi bat koloretako pastarekin, flan zati bat, eta kolakao bero bat ondo lo egiteko. 22:30etan ohera.

Goizean, 9:00etan jaiki nintzen eta suabe, limoi ura, kiwi bat, laranja zukua eta kolakaoa, gosaldu ondoren berriro ohertu nintzen 10:30ak arte, oso gau txarra igaro bainuen, ezdakit nerbioek edo zerk, baina, oso lo gutxi egin nuen. 12 ordu ohean pasa arren 4-5 ordu ere enituen lo egingo. Ondoren, lasterketarako gauzak eta bazkaria prestatu eta 11:30etan bazkaldu, Makarroi plater bat, oilasko paparra eta jogurt bat eta 12:00aldera Arrigorriagarantz abiatu nintzen. Abiatu aurretik azken begiratua ea guztia hartu dudan, edo behintzat garrantzitsuena, bizikleta, kaskoa, bizikleta eta korrikako zapatilak, txipa, dortsalarentzat zinta eta lasterketarako jan edana. Dena prest dago, martxa.

Iritsi, autoa aparkatu, dortsala hartu eta 13:30ak aldean kafe bat hartu nuen espabilatzen joateko, oraindik lo txarraren sentsazio makala bainuen gorputzean. Ondoren boxeetan dena prestatu eta beroketa suabe bat, 10’ korrika suabe, estiramentu batzuk, momenturo limoi ura edanez hidratatuta mantentzeko eta 14:30ak aldera kafe bikoitz bat, hotz eegiten du eta berotzen lagundu eta bihotza azeratzeko. Lasterketa aurreko azken 15-20 minutuetan beste korrika pixka bat erritmo altuxeagoan eta tarteka 1'ko serie pare bat.

15.00 Guztiok irteera postuan, dena prest dago. ALEA JACTA EST
Hasi da lasterketa, ez ginen azkarregi irten, 2. km-an aurrean erritmoa altutu zuten eta taldetxo bat egiten zen, ondoren beste bat eta ondoren gure taldetxoa, ni nahiko eroso nindoan talde honetan baina enuen nahi gehiegi eman, lasterketa luzea luzea gertzen zen. 7. kilometroan  gure aurreko taldetxoa ez zegoen oso urrun eta erritmoa pixka bat igoz talde horretara iritsi nintzen. 11.sartu nintzen boxeetara seikote bati denbora emanez aurrekoengatik 2'30" era. Bizikleta hartu eta oso azkar abiatu nintzen, agian azkarregi baina bueno, 20. km-an bigarren jarri nintzen eta aurrkoaren bila abiatu. 30. km-an erritmoa altuegia neramala iruditu zitziadan, bolek abisatu zidaten igotzeko keinuak eginez eta errimoa lasaitu nuen, gainera aurrekoa oso azkar zihoan, Manuel Pando, txirrindulari ohia. Bigarren korrika saioa hastean, Pando oso gertu zegoen baina atzetik Agirretxe ere nahiko gertu eta ni, betiko moduan, bizikletan guztia emanda nengoen, sufritzea tokatzen zen podiuma defendatzeko. 5. km-an Agirretxek igaro ninduen, oso ondo zihoan, eta nire helburua 3. postua defendatzea zen. 8. km-an Pando K.O. zegoen, onez zihoan, eta berriro 2. jarri nintzen. Eta horrela Euskadiko Azpitxapelduna, aurten gainera podiumera igota. Iaz 4. egin egin bainuen, baina ondoren 2 positibo egon ziren eta azpitxapelduna nahiz, baina, soilik papeletan, mometua gozatu gabe eta podiuma zapaldu gabe.

2012/IV/15  Arrigorriagarako indarrak hartzeko astea . Astea nahiko neke sentsazioekin igaro dut, nahiz eta asteburuan iada sentsazio hobexeagoak izan ditudan. Aste hau erabat lasaia dator entrenamentuei dagokienez, helburu bakarra ongi errekuperatzea eta larunabateko Arrigorriagako lasterketara indarrez beteta iristea da. Horregatik ikus dezakezuenez astean zehar oso entrenamentu suabeak egingo ditut, espero dut egunetik egunera sentsazio hobeak izatea. 

2012/04/6   Gaur, atzoko entrenamenduaren grafiko bat igotzen dut hona, denbora eta gogoarekin entrenamendu batetik zenbat datu ikus daitezkeen erakusteko. Atzo eta gaurko entrenamenduak elkarrekin aldatu egin ditut eta atzo bizikleta eta korrika egin nuen. Bizikleta itzuliaren grafikoa igo dut, egin nuen buelta honakoa da, Aizarnazabal, Zumarraga, Beasain, Zaldibia, Larraitz, Alegia, Tolosa, Bidani, Errezil Azpeiti eta Aizarnazabal. Grafikoan ikusten den lehen igoera Zumarragara bidea da, ez da igoera gogorra eta bertan akoplatuta serie bat egiteko aprobetxatu nuen Intentsitate ertainean hasi eta altuan amaituz, gainontzeko itzulia intentsitate baxua-ertainean egin nuen bi igoerak izan ezik, Larraitz eta Bidania intentsitae altuan igo nituen. Azkenean buelta nahiko polita atera zitzaidan, 110Km eta 30.5km/h- bataz bestekoa, ez dago gaizki.

2012/04/1   Aste suabeago bat amaitu eta orain aste santua, aste honetako planing-a pixka bat eraberritu egin dut opor egunetara egokitzeko, bestelako planak egiteko ere denbora utzi dut larunbat eta igandean, dena ez baita entrenatzea... 

Gaiez aldatuz oraintxe egon naiz Texaseko Ironman eridiaren emaitzak ikusten eta Odonnell-ek irabazi du, Armatrongek 7. amaitu du ez dago gaizki baina badirudi korrika desente sufritu duela, 1h22' egin dut dexenteko petada maila horretako lasterkari batentzat, horrek ere badakiela petatzen!

2012/03/26   Aurreko astean gogor entrenatu ostean aste suabeago bat dut aurretik. Hasteko aurreko astearen laburpen bat egingo dut, aipatu, hau izan dela  aurtengo orain arteko bolumen maximoen astea, eta ziurrenik urteko bolumen maximoak izango direla. Guztira 10km igerian, 280Km txirrinduan eta 65 km lasterka egin ditut, 16-18h inguru entrenatzen, uste dut ez dagoela batere gaizki egunean 8h lan egiten duen batentzat… Gainera intentsitatea ere landu dut. Egunik gogorrenak osteguna eta larunbata egin ditut, ostegunean 2800m igeri eta 25Km korrika egin nituen eta larunbatean, goizean 140Km bizikletan eta arratsaldean 3300m igeri. Hala ere astea nahiko ongi amaitu dut. Bestalde, larunbatean eta igandea zapatila berriak erabili nituela eta primeran dauzkat, oso gustura nire opari berriarekin, zoragarriak dira Pearl Izumi berriak.

2012/03/23   Urtebetetze opariak

Atzo oso opari berezia jaso nuen. Duela aste batzuk Pearl Izumi markako zapatila batzuez interesatu nintzen eta hemen topatu ezin nituenez markarekin harremanetan jarri nintzen non eros nitzakeen jakiteko. Hemen topatzea zaila egingo zitzaidala jakinarazi zidaten eta hara nola beraiek oparitu dizkidate. Atzo iritsi zitzaidan kaxa etxera, bertan zapatila pare bat, bisera bat, nire gustuko horietako bat, bururik gabea, ni bezala, jeje… eta zorion postal  bat. Sekulako ilusioa egin zidan, era honetako lehen oparia izan baita… Lehendik ere ezaguna nuen marka honen kalitatea, duela urte batzuk bizikletako zapatilak eduki bainituen eta orain zira bat eta eskularruak ere baditut. Orain triatloiko zapatila hauek oparitu dizkidate lotzeko sistema azkarrarekin, ziur boxeetan segundoren bat irabazten dudala hurrengo lasterketan! Eskerrik asko Pearl Izumi eta eskerrik asko Linus.

2012/03/18  Beste aste bat bota dut. Nahiko entrenamendu onak egin ditu azkenean. Ostegunean, korrika ia 20km egin nituen eta 20’ko hiru serieak 3’55” inguruko erritmoetan atera zitzaizkidan. Atzo, denetarik izan genuen, bizikletan lagun batekin, Ruben Almendrorekin nindoala ertzainek geratu ziguten biribilgune batean auto bati aurre hartzeagatik, azkenean ezerezean geratu zen baina errezeta ez zen urrun izan… Gero arratsaldean igeri oso saio ona egin nuen, bost bostehuneko egin nituen 30” ko errekuperazioarekin eta lau 7’25” egin nituen eta 5.a 7’15” egitea lortu nuen. Atzo ondoren gaztetxeko I. garagardo azokan izan nintzen eta horrek gaurko entrenamendua baldintzatu dit. Gaur bizikletaz buelta polita egin dut Xabierrekin, Aztiria, Otsaurte, Lierni eta Mandubi kateatu ditugu, baina ondoren ez dut korrikarik egin, nahiko nekatuta iritsi bainaiz.

2012/03/12  Larunbatean Oñatiko duatloian izan nintze eta gaizki ibili ez nintzen arren, ez nintzen erabat gustura geratu egindako lasterketarekin. Aste osoa neke sentsazioa gainetik kendu ezinda pasa nuen eta egunetik egunera hobeto nengoen arren uste dut Oñatin egin nuena baino hobeto egin nezakeela, edo hala pentsatu nahi dut behintzat. Nire lasterketaren irakurketa ez dut 18. postua egin nuela esatera mugatu nahi. Duatloiaren ondoren lasterketa irakurtzen saiatu naiz, eta, egia da 40” azkarragoko 1.partzial batek, ziurrenik, 1.taldearekin bat egitera eramango ninduela eta lasterketa beste era batera ikusiko nukeela. Baina uste dut hori baino azterketa sakonago bat behar dudala. Duela aste bat sentsazio onak nituen, 3 entrenamendu gogor jarraian kateatu nituen eta ondoren nekeari buelta eman ezinda jardun nuen aste osoan, uste dut hanka sartze bat izan dela hainbeste karga jarraian kateatzea. Hurrengo asteetarako plana pixka bat ukitu  dut eta atzo eta gaur oso lasai egin ondoren, hiru astetik bi asteko zikloetara igaroko naiz, soilik bi aste karga egingo ditut eta bat deskarga, ea horrela deskantsatuago ibiltzen naizen.

2012/03/5 Errekuperazio astea
Asteburuan asko entrenatu dut. Larunbatean goizean 115Km egin nituen eta tartean bi mendate igo nituen, 2.mendatean, Garaten indarrak frogatu nituen eta ongi sentitu nintzen. Arratsaldean ere igeriketa saio ona egin nuen, pentsatu bezala 5x500 egin nuen eta guztiak sartu nituen 7'30"-tan. Atzo nekatuago nengoen baina hala ere egin nuen pentsatutako entrenamendua. Orain ea astean zehar ongi errekupertzen dudan, Oñatin indarrak frogatzeko gogoz nago eta...

2012/02/29 Esfortsu frogaren iruzkina
Gaur  denbora pixka bat hartu dut eta esfortsu froga igo dut,  behean eskuinian edo hemen klikatuz ikusi daiteke.

Esfortsu Froga
Hurrengo lasterketak

Maiatzak 19 Bilboko triatloia
Ekainak 9 Zarautzko triatloia
Lagunak:
    Gorka Bizkarra