zumaiakott.net




Zumaiako Triatloi Taldea









historia berriak egutegia kronikak foroa artxiboak triatletak harremanak



2012/05/13  Felixek IronCat-a egin du
Atzo ospatu zen L'Ampollan IronCat froga, Iberiar penintsulako Ironman distantziako frogarik zaharrena eta berten izan zen Zumaiako Triatloi taldeko Felix Aizpurua. 11h 40' -ko denborarekin amaitu zuen froga. Zorionak Felix, segi horrela.

2012/04/22   Euskadiko txapeldun 

Atzo Arrigorriagan Euskadiko duatloi txapelketa ospatu zen eta bertan, Zumaiako triatloi taldeak irabazi zuen taldekako sailkapena. banako sailakapenean Iñaki Gabarainek 2. postua lortu zuen, Andoni Agirrek 9., Alex Mirandak 36., Gotzon Iruretagoienak 101, eta Joxe Luixek ezin izan zuen lasterketa amaitu.

 

2012/04/15  Zumaiako triatloi taldeko 5 lasterkari izango gara Arrigorriagako Euskadiko txapelketa datorren Larunbatean. Andoni Agirrek, Iñaki Gabarainek, Gotzon Iruretagoienak, Alex Mirandak eta Jose Luix Olaizolak hartuko dugu parte Arrigorriagako duatloian ea boston hartean taldea postu on batean uzteko gai garen.

2012/03/12  Arrigorriagako izenematea
Dagoeneko irekita dago Arrigorriagako Duatloiko izenematea, bertan Euskadiko duatloi luzeko txapelketa lehiatuko da Apirilaren  21.ean. Izena triatloi.org-eman daiteke.

2012/03/12  Oñatiko duatloia
Larunbatean Oñatiko duatloia jokatu zen, urteroko legez lasterkari kopurua handia eta goi mailako lasterkari asko izan ziren Oñatin leian. Iurgi Etxeandia gizonezkoetan eta Maider Gaztainaga emakumezkoetan izan ziren lasterketaren irabazleak. Bertan parte hartu genuen Zumaiako triatloi taldeko hiru kidek, Andoni  Agirrek, Iñaki Gabarainek eta Julen Aizpuruak, 13. 18. eta 242. postuetan sailkatu ginen.

2012/02/26    Zumaiako lasterketan Andoni Agirrek, Zumaiaiako triatloi taldeko lehendakariak, 10. postua lortu du 33’50” denborarekin, ZORIONAK Andoni

2012/02/24   Zumaiako Triatloi Taldeak arropa berria du

Zumaiako triatloi taldeak kirol arropa berria estreinatuko du, arropa berriak diseinu berria du nahiz eta orain arteko beltza eta gorria diren nagusi. Aaste honetan iritsi da arropa  eta hainbat taldekidek Larunbatean Zumaiako Herri krosean erakutsiko dute, ziur aurreko postuetan gure koloreak ikusteko parada dugula

ZUMAIAKO TRIATLOI TALDEAK WEB BERRIA DU

Zumaiako triatloi taldea web orri berria prestatzen ari gara eta dagoeneko hasi gara lehen pintzeladak sarera igotzen. ZUMAIAKOTT.net izeneko orria da eta begien aurrean duzun hau da. Orri berriarekin Zumaiako triatloi taldearen berriak argitaratzeaz gain beste zerbitzu batzuk ere eman nahi ditugu. Oraindik weba egiteko dagoen arren pixkanaka goian agertzen diren arlo guztiak garatzen joan nahi dugu. Egutegiaren arloan euskal triatloi eta duatloi egutegiaz gain hemen inguruko jendeak parte hartu ohi duen lasterketak ere sartuko ditugu bilatu eta izenemateak errazteko. Era berean guk parte hartzen dugun lasterketen iritziak ere argitaratu nahi ditugu lasterketa berri batzen aurrean dagoenak parte hartu duen baten iritzia izan dezan.

Orrez gain taldekide ororen fitxak egoteaz gain gogoa duenak bere bloga edukiko du. Ea ba, pixkanaka orri osatzen eta guztiontzat erabilgarria eta gustagarria den tresna bat lortzen dugun.

  
2012  Apirila
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Blogak Lagunak
2012  Maiatza
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

  deskargatu hemen
 Mediku Agiri Ofiziala

Zapatilen tailak (USA/UK/EU)